Gizartea -

Istripua Galizian

Trenaren gidaria: 'Errailetik atera nintzen, zer egingo diot!'

Bi tren-gidariak onik atera dira eta erreskate lanetan parte hartu dute.

Istripua Santiagotik 4 km ingurura gertatu da. Irudia: EFE
Istripua Santiagotik 4 km ingurura gertatu da. Irudia: EFE
Istripua Santiagotik 4 km ingurura gertatu da. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Errailetik atera nintzen, zer egingo diot, zer egingo diot", horiek izan dira Santiagon istripua izan duen trenaren gidarietako baten hitzok, ezbeharraren ostean izandako telefono hizketaldi batean.

Ikerketako iturriek ere hala baieztatu diote EFEri, eta adierazpen horiek La Voz de Galizia eta Faro de Vigo hedabideek jaso dituzte.

Trenaren bi gidariak onik atera dira eta erreskate lanetan parte hartu dute, baita beharrezkoak ziren bestelako lanetan ere.

Gidari horren esanetan, atentatuaren hipotesia baztertuta dago; izan ere, Barne Ministerioak ere baztertu du hiopotesi hori, nahiz eta hasiera batean atentatua izan zitekeela zabaldu den.

Trena Santiagoko geltokiaren sarreran dagoen bihurgune batean atera da errailetik, Abiadura Handiko trenbide batean izandako lehenengo istripuan, eta aurten mundu osoan gertatu den istripurik larriena da.

Lekukoen arabera, trena erdibitu da eta lehenengo bost bagoiak errailetik atera dira, tartean zegoen beste bat lubeta batetik behera erori da, etxebizitza batzuetatik oso gertu, eta gainerako bagoiak irauli dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea