Gizartea -
Ezbeharra Santiagon
'Kutxa beltza ezinbestekoa izango da biktimek dolua gainditu dezaten'
Gloria Garcia Ramirez Stop Accidentes elkarteko eta 112 zerbitzuko sikologoak ikastaro bat eman zion Santiagoko Poliziari, istripu larrien kasuetan biktimekiko harremana zein behar den azaltzeko.
Iker Gonzalez | eitb.com
Gloria Garcia Ramirez Gaztela Leongo Stop Accidentes elkarteko eta Larrialdietarako112 telefono-zerbitzuko sikologoak nabarmendu duenez, Santiagon istripua izan duen treneko "kutxa beltza ezinbestekoa izango da biktimek dolua gainditu dezaten".
Sikologoaren esanetan, horren moduko kasuetan, dolua erraz eta azkar gainditzeko oso garrantzitsua da istripua akats tekniko batek eragin izana, eta ez zabarkeria batek. Askoz errazagoa baita ulertzen akats tekniko batek eragiten duenean. "Kutxa beltza oso garrantzitsua izango da kasu honetan", gaineratu du.
"Biktimek askoz errazago gainditzen dute dolua akats tekniko batek istripu larri bat eragiten duenean, zabakeria batek eragiten duenean baino, errazago egiten zaie ulertzea", Garcia Ramirezen hitzetan.
Gainera, Garcia Ramirezek ikastaro bat eman zion Santiagoko Poliziari, istripu larrien kasuetan biktimekiko, senideekiko... harremana zein izan behar den azaltzeko. Atzo, osteguna, Santiagoko "agente batek mezu bat bidali" zion sikologoari irakatsitakoagatik eskerrak emateko.
Istripu larrietako protokoloa
Istripu larri bat bat gertatzen denean, Santiagon gertatu den bezala, profesional talde bat berehala bertaratzen da biktimak lehenenbailehen laguntzeko.
Protokoloa abiatuta, lehenengo eta behin "koordinadotzaileak lana banatu behar du", biktimak, senideak.... dauden lekuak kontuan hartuta; istripuaren lekuan egon daitezke, beilatokian edo ospitalean.
"Profesional bakoitzak 6-8 orduko saioak egiten ditu hildakoen, zaurituen... senideekin" eta behin sikologo bati familia bat egokitzen zaionean, "egoera hain mingarri batean sortzen den loturaren ostean", hasierako sikologoak bakarrik artatuko ditu.
Helburua "normaltzea" da, hau da, "biktimei gertatzen ari zaiena normala dela esan behar zaie" eta orduan buruak gertatzen ari dena onartzen du. Esanahi berriak eraiki behar dira, denbora/lekuaren arteko haustura gertatu ondoren, istripu larrien ostean gertatzen den bezela.
"Egin behar dena da gertatzen ari dena ulertzeko adina informazio ematea, biktima lasaitu ahal izateko; zer geratzen ari da? zergatik ari da gertatzen?... Gertatuko dena, sentituko duena, aurreikusi behar da eta horrek asko laguntzen du denbora/lekuaren artean sortzen den haustura ulertzen. Dituzten sentimenduak ulertzen lagundu" -esan duenez- "dolua gainditzeko".