Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Hileta hunkigarria biktimen oroimenez Santiagoko Katedralean

Iñigo Urkullu lehendakaria, biktimei Euskadiko herritarren ''atsekabea eta hunkipena'' helarazi eta Galiziarekiko ''anaitasun sentimendu sakona'' agerian utzi die.

Hileta hunkigarria biktimen oroimenez Santiagoko Katedralean. Argazkia: EFE
Hileta hunkigarria biktimen oroimenez Santiagoko Katedralean. Argazkia: EFE
Dolua, atsekabea eta malkoak hileta-elizkizunean, Santiagon

2:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiagoko tren istripuan hildakoen hileta ofiziala egin dute Santiagoko katedralean. Azken datu ofizialen arabera, asteazkeneko tren istripuan 79 pertsona hil dira.

Biktimen eta zaurituen senitartekoak txalo artean atera dira katedraletik hileta-elizkizuna amaitu eta gero.

Julian Barrio Santiagoko artzapezpikuak meza zuzendu du, eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Alberto Nuñez-Feijoo Xuntako presidentea, Espainiako Gobernuko kideak eta autonomia erkidegoetako hainbat presidente Santiagon izan dira, baita Iñigo Urkullu lehendakaria ere.

Galiziak eta Espainiak "bihotzean" daramatzatela ziurtatu die artzapezpikuak biktimen senitartekoei.

Ospitaleetan jarraitzen duten zaurituak gogorarazi ditu Barriok, eta ahalik eta azkarren osatzea opa die. "Guztien" babesa eta elkartasuna eman die biktimen senitartekoei.

Asturiaseko printzeak Santiagoko katedralean egindako hileta-elizkizunean izan dira. Tren istripuan hildako 79 pertsonen oroimenez hileta egin dute. Galiziako eta Espainiako gobernuetako presidenteak, administrazioetako ordezkariak, senitartekoak eta Angrois auzoko bizilagunak bertan izan dira.

Era berean, Elena infanta, Ana Pastor eta Alberto Ruiz Gallardon ministroak, Jesus Posada Kongresuko presidentea, Pio Garcia Escudero Senatuko presidentea eta alderdi politiko nagusietako ordezkariak bertan izan dira.

Santiago hileta efe

Santiago hileta efe

Agintariak hiletan: Argazkia: EFE

Fededunek elizkizuna tenpluren barruan jarraitu dute, sartu ahal izan direnek, eta gainerakoek kanpoaldean pantaila erraldoi baten bidez jarraitu dute, Quintana plazan.

Kanpaiak 18:00etatik aurrera jo dituzte biktimen oroimenez. Ehunka pertsona sartu dira katedralean. 17:30ean ilarak osatu dira, Obraidoiro plazatik Platerias plazara.

Santiago hileta efe

Santiago hileta efe

Santiagoko Quintana plaza hiletan. Argazkia: EFE

Iñigo Urkullu lehendakaria, biktimei Euskadiko herritarren ''atsekabea eta hunkipena'' helarazi eta Galiziarekiko ''anaitasun sentimendu sakona'' agerian utzi die.

Makinariaren deklarazioa

Santiagon istripua izan zuen trenaren gidariak aitortu egin du, epailearen aurrean, egun horretan oharkabetu egin zela, eta beste bide batean zegoela pentsatu zuela. Arduragabekeriazko 79 homizidio egotzi dizkiote.

EFE agentziak jakinarazi duenez, makinariak aitortu du 190 km/h-ko abiaduran zihoala, istripua izan zen bihurgunearen gehiegizko abiadura 80 km/h-koa izan behar bazen ere. Trena geldiarazten saiatu zen, "baina berandu zen dagoeneko".

Makinaria bi orduz deklaratzen izan da igande honetan instrukzio-epailearen aurrean, eta ondoren aske geratu da, baina hainbat kargu egotzita. Deklarazio horretan, ukatu egin du istripua akats tekniko baten ondorioz gertatu zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea