Gizartea -
Ezbeharra Santiagon
Santiagoko tren-istripuko biktima-kopurua 79ra igo da
Eguerdira arte 70 pertsonak jarraitzen dute ospitalean, horietatik 22 larri daude.
Erredakzioa
Santiagon asteazkenean izandako tren-istripuaren ondorioz ospitalean zeuden pertsonetako bat hil ostean, 79ra igo da biktima kopurua, Osasun Kontseilutik jakitera eman dutenez.
Eguerdira arte ospitalean 70 pertsonak jarraitzen dute, horietatik 22 larri daude.
Gaur eramango dute Santiagoko trenaren gidaria epailearengana
Francisco Jose Garzon Santiagon istripua izan zuen trenaren gidaria gaur eramango dute epailearen aurrera, zuhurtziagabekeriazko hilketa egotzita, aurrean gertatutakoaren bertsioa eman dezan.
Garzonek uko egin zion Poliziaren aurrean deklaratzeari Santiagoko ospitalean zegoenean. Atzo, larunbata, alta eman zioten eta polizia-etxera eraman zuten. Bertatik epailearengana joango da arratsaldean araudiak ezartzen dituen 72 orduko epea bete baino lehen.
Renfe parte izango da auziko akusazioan
Renfek jakinarazi duenez, parte izango da Santiagoko tren istripuaren auziko akusazioan. Horri esker, gaur makinistak epailearen aurrean egingo duen deklarazioan izateko eta istrukzio fasearen berri izateko aukera izango du tren konpainiak.