Gizartea -
Mallorca
Sutearen ustezko egilea bermerik gabe aske utzi du epaileak
Epaileak pasaportea kendu dio eta astero epaitegietan agertu beharko du; izan ere, sute delitu bat leporatu diote. Dagoeneko suak 1.800 hektarea kiskali ditu Tramuntana mendilerroan.
Erredakzioa
Andratxeko (Mallorca) sutearen ustezko egilea bermerik gabe aske utzi du epaileak, baina pasaportea kendu dio eta astero epaitegietan agertu beharko du; izan ere, epaileak sute delitu bat leporatu dio.
Balear Uharteetako Justizia Auzitegi Nagusiak agiri batean jakinarazi duenez, Fiskaltzak emandako arrazoiak ez ditu onartu epaileak; izan ere, espetxea eskatzen zuen fiskalak.
44 urteko atxilotuak atzo deklaratu zuen Guardia Zibilaren egoitzan, iturri berdinek azaldu dutenez.
Sutea Andratxen hasi zen iragan ostiralean, eta Mallorcako beste udalerri batzuetara zabaldu da. Dagoeneko suak 1.800 hektarea kiskali ditu Tramuntana mendilerroan. Oraindik sutea ez dute kontrolpean.