Gizartea -

Valentzian

Ferrari faltsuak egiten zituzten bi taller desegin dituzte Valentzian

Bezeroek bazekiten erositako autoak faltsuak zirela, baina merkatuak ezartzen duen preziotik oso urrun zeuden, 40.000 euro inguruan.

Ferrari faltsuak. Argazkia: @policia
Ferrari faltsuak. Argazkia: @policia
Ferrari faltsuak. Argazkia: @policia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erdi-gamako autoak Ferrari edota Aston Martin bezalako luxuzko autoetan bihurtzen zituzten bi taller desegin ditu Valentzian Polizia Nazionalak. Autoak bi webguneen bitartez saltzen zituzten, 40.000 euro ingururengatik, ibilgailu horien prezioa 200.000 euro ingurukoa izaten den bitartean.

Operazioan talde horretako zortzi kide atxilotu dituzte, bost Valentzian eta hiru Madrilen, guztiak erdi-gamako autoak luxuzko autoetan bihurtzen adituak.

19 auto esku hartu dituzte: 17 Ferrari faltsu –F430, F430 Spider eta F458 modeloetakoak-, eta Aston Martinen bi imitazio.

Auto faltsu horiek  –bai barruko eta kanpoko diseinuak, eta baita motorraren hainbat xehetasunek- zilegizko produktuen antz handia zuten.

Faltsuak zirelaren jakitun

Bezeroek erositako autoak faltsuak zirelaren jakitun ziren, baina ibilgailuak merkatuak ezartzen duen preziotik oso urrun zeuden, 40.000 eurorengatik erosten baizituzten, normalean 200.000 euro inguru balio duten bitartean.

Ikerketa Ferrari markak Espainian duen ordezkariak jarritako salaketaren ondorioz hasi zen, Internet bitartez jabetza industriala urratzen zuen auto baten salmenta antzeman zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Espainia argazkiak Iruzurrak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Valentzia albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan