Gizartea -
Gertaera
Gazte bat hil da Zarauzko hondartzan
Lehenengo hipotesien arabera, gaztea ito egin da, baina autopsia izango da hori berresten duena.
Erredakzioa
20 eta 25 urte arteko gazte bat hil da asteazken honetan, Zarauzko hondartzan (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Hondartzan zegoen bainulari batek larrialdi-zerbitzuei gazte bat uretan konorterik gabe zegoela jakinarazi die, 20:30ean.
Ertzaintza bertaratu da lekura, eta gazteari konortea berreskuratzen saiatu da; ondoren, hurbil den anbulantziako medikuek jarraitu dute lanarekin.
Medikuek ezin izan dute gazte hil egin dela berretsi baizik. Auzitegi-mediku bat ere bertaratu da. Gaztearen gorpua Donostiako Patologia Institutura eramango dute, eta bertan egingo diote autopsia, hil izanaren arrazoiak jakiteko.
Lehenengo hipotesien arabera, gaztea ito egin da, baina autopsia izango da hori berresten duena.