Gizartea -
Ezbeharra
Bilboko bizilagun bat hil da istripu batean, Errioxan
Hildakoa jaiotzez Ezcaraykoa zen, baina Bilbon bizi zen. Ezbeharra LR-111 errepidean gertatu da, San Torcuaton. Bi autok talka egin dute.
Erredakzioa
70 urteko Bilboko bizilagun bat hil da arratsaldean, istripu batean, Errioxan. Ezbeharra Ojacastro eta Ezcaray artean gertatu da LR-111 errepidean, Errioxako Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Bi autok aurrez aurre talka egin dute.
Istripua 14:20 aldera gertatu da 12,200 kilometroan, San Torcuaton. BMW batek eta Peugeot 407 batek talka egin dute.
Hildakoa jaiotzez Ezcaraykoa zen, baina Bilbon bizi zen. Biktima kopilotu gisa zihoan autoetako batean, eta berehala hil da talkaren ondorioz.
Bi ibilgailuetako gidariak larri zauritu dira eta Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman behar izan dituzte.