Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko batek emaztea hil du Badajozen
78 urteko gizonezkoak eguerdian hil du emaztea, mailuarekin hainbat kolpe eman ostean. Guardia Zibilarena joan da, eta krimena aitortu du.
Erredakzioa
69 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, Solis Carrasco 62 kalean, Villafranca de los Barrosen (Badajoz), senarrak bere burua Guardia Zibilaren aurrean entregatu eta krimena aitortu ostean.
German Lopez Iglesias Gobernuak Extremaduran duen ordezkarik azaldu duenez, emakumeen aurkako indarkeriaren kasu bat da.
78 urteko gizonezkoak eguerdian hil du emaztea, mailuarekin hainbat kolpe eman ostean, iturriak esan duenez.
Atxilotua Guardia Zibileko kuartelean dagi, eta urruntze-ordena zuen lehendik, Lopez Iglesiasek jakitera eman duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea