Gizartea -
Bost zauritu arin
Gizonezko bat hil da Aibarren, Nafarroan, izandako auto istripuan
Ezbeharraren ondorioz, NA-132 errepidea ordu eta erdiz itxita egon da, 71. kilometroan.
Erredakzioa
Gizonezko bat hil egin da Nafarroako Ospitalean Aibar udalerrian izandako auto istripu batean izandako zaurien ondorioz. Istripua NA-132 errepidean gertatu da (Lizarra-Tafalla-Zangoza).
Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, hildakoa helikopteroan eraman dute ospitalera, egoera larrian. Beste bost pertsonak zauri arinak izan dituzte eta ospitale berera eraman dituzte.
Larrialdietako Zerbitzuek 9:10ean izan dute gertatutakoaren berri. Helikopteroaz gain, Zangozako bi osasun talde, Aibarreko osasun zentroko beste bat, lau anbulantzia, Zangozako Suhiltzaileak eta Foruzaingoa joan dira istripua gertatu den lekura.
Gertatutakoaren ondorioz, NA-132 errepidea ordu eta erdiz itxita egon da 71. kilometroan. Foruzaingoa zirkulazioa bideratzen ari da.