Gizartea -

Igandean

Gizon bat atxilotu dute Getxon, bikotekideari eraso egitea egotzita

Antza denez, erasoa eztabaida baten ondorioz gertatu zen. 30 urteko emakumeak harremana utzi nahi zuela esan zion bikotekideari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak 48 urteko gizonezkoa atxilotu egin du ustez bikotekideari eraso egiteagatik. Dirudienez, gizonak hainbat kolpe eman zizkion emakumeari honek harremana bertan behera utzi nahi zuela adierazi zionean.

Getxoko Udalak aditzera emandakoaren arabera, atxiloketa igandean egin zuten, 21:00etan, Erromo auzoan, lekuko batek gertatzen ari zenaren abisua eman ondoren.

Antza denez, erasoa eztabaida baten ondorioz gertatu zen. 30 urteko emakumeak harremana utzi nahi zuela esan zion bikotekideari.

Gizonezkoak hainbat kolpe eman zizkion biktimari eta iletik tira ere egin zion. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten zauriak artatzeko.

Getxoko Udalak azpimarratu egin du tratu txar fisiko zein psikologikoak pairatzen dituzten emakumeek, udaleko gizarte zerbitzuetara jo dezaketela babes bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea