Gizartea -
Greenpeace
Euskadi, kostaldea gutxien hondatzen duten erkidegoen artean
Hala ere, Zierbena Estatuko hamar udalerri txarrenen artean sailkatu du Greenpeace elkarteak, Petronorren eraginez. Elantxobe, Mundaka eta Ibarrangelu, kostalderik babestuena Euskadin.
Erredakzioa
Euskadi kostaldea gutxien hondatzen duten autonomia erkidegoen artean hirugarrena da. Greenpeacek aurkeztutako txosten baten arabera. Itsasertzaren % 9a legez babestuta dago EAEn hirigintza gehiegikerien aurka.
Hala ere, Bizkaiko kostaldeko lurren % 16 eta Gipuzkoako % 13 hondatutzat jo ditu Greenpeacek.
Zierbena, Estatuko hamar txarrenen artean sailkatu dute, Petronorren plantaren eraginez, baita Arenako hondartzen inguruko dragatu eta hirigintza planengatik.
Zierbenarekin batera, hirigintzaren susperraldian bizkorren jausitako udalerriak Barrika, Santurtzi, Getxo eta Zumaia lirateke, Greenpeacen arabera.
Aldiz, Elantxobe, Mundaka, Ibarrangelu eta Bermeoko itsasertza da babestuena Euskadin.
Estatuko kostaldea “adreiluz gainezka egonda ere”, legedi berriak gehiago eraikitzeko baimena dakar, elkartearen iritziz. Europar Batasunari lege hura geratzeko eskatuko dio Greenpeacek.