Gizartea -
Oso eraginkorra
Malariaren aurkako txerto bat lortzeko aurrerapausoak eman dituzte
Malariaren prebentziorako bidea zabaltzen du txerto berriak. Sendagaia (PfSPZ) Sanaria enpresako zientzialariek garatu dute Rockvillen (Maryland).
Erredakzioa
Malariaren kontrako txerto oso eraginkor bat lortzeko aurrerapausoak eman dituzte zientzialariek, Science aldizkariak gaur argitaratutako artikuluaren arabera. Malariak 200 milioi pertsona kutsatzen ditu urtero mundu osoan, eta milioi bat hiltzen ditu.
Plasmodium faliparum (Pf) parasitoak malaria kasu ugari sortzen ditu; izan ere, gehienetan eritasuna eltxoek kutsatzen dute.
Txerto berria zain barneko injekzio baten bidez eman daiteke bakarrik. Orain arte muskulu barneko injekzioak edo sudurretik ematen ziren sendagaiak erabili dituzte gaixotasunari aurre egiteko. Baina txerto berriak malariaren prebentziorako bidea zabaltzen du.
Sendagaia (PfSPZ) Sanaria enpresako zientzialariek garatu dute Rockvillen (Maryland, AEB).