Gizartea -
Ezbeharra Santiagon
Sustapen Ministerioak trenbide sareko abiadurak 'aztertuko' ditu
Gainera, "sare osoaren protokoloak eta sistemak" aztertzen ari dira, Ana Pastorrek esan duenez. Ministroa Gobernuak istripuaren ostean egindakoaren berri ematen ari da.
Erredakzioa
Ana Pastor Sustapen ministroak gaur, ostirala, iragarri duenez, zuzentzen duen Ministerioa trenbide sare espainiarraren abiaduren "azterketa orokor bat" egiten ari da; geroago "segurtasuna" hobetuko duten "erabakiak hartzeko".
Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordearen aurrean egindako agerraldian, Pastorrek esan du -Santiagoko istripua jazo ostean- abiaduren azterketa ez ezik, "sare osoaren protokoloak eta sistemak" ere aztertzen ari direla.
Ministroa gaur egiten ari da agerraldia, berak eta beste talde batzuek eskatuta, Sustapen Ministerioak aurreko uztailaren 24ean izandako tren istripuaren ostean egidako ekintzen berri emateko.
Sustapen Ministerioak, sektorearen industriarekin batera, ASFA segurtasun eta seinaliztapen sistema hobetzea bultzatuko du. ASFA da ia trenbide sare osoaan dagoen sistema eta hobekuntza horren bidez, sistema digitala eta satelite bidez kontrolatutako sistema bat instalatu nahi dute.
Guztira hogei bat dira tren bidezko garraioa eta segurtasuna bermatzeko Ministerioak proposatutako ekimenak, iragarri du Pastorrek.
Seinaliztapenari dagokionez, Ministerioak "gehinezko abiadura nabarmen" jaisten den tarte horietan balizak jartzea, "linea guztien gehieneko abiadurak" berrikustea eta sare osoaren seinaliztapena berrikustea aurreikusi du.
Halaber, trenetako langileen komunikazio gailuak (sakelakoak) kontrolatzen dituen araudia aztertuko dute eta komunikazio sistema bakarra ezarriko da, 'esku libreko' sistema bat, hain zuzen.
Ourense-Santiago linea mantendu
Bestalde, Pastorren esanetan, Sustapen Ministerioak 2011ko abenduaren 9an baimendu zuen Ourense-Santiago linea; trenbide horren inaugurazioaren bezperan, abenduaren 10ean inauguratu baitzuten.
Pastorrek azaldu duenez, Ministerioaren Trenbideen Zuzendaritza Nagusiak "ezarritako protokoloaren arabera" eman zuen baimena, eta Adifek bidalitako trenbidea martxan jartzeko informazioa jaso ostean.
Informazio horretan, "lanak egungo araudiara" egokitzeko agiria agertzen zen; halaber, "probak egiteko plana gainditu" eta zirkulazioan segurtasun ziurtagiria zuela baieztatzen zuen informazio horrek.
Ministroak Gonzalo Ferre Adifen presidenteak atzo, osteguna, aurreratu zuen informazioa berretsi du; hau da, AVE trenbide bat egitea aurrreikusita zegoela, ERTMS segurtasun sistema eta seinaliztapenarekin, eta, azkenik, 2011ko apirilean, alkdaketa bat egon zela, ASFA sistema mantendu eta trenbidea ohiko zabaleran egitea onartu zen.
Gonzalo Ferre Adifeko presidenteak atzo, osteguna, azaldu zuenez, Ourense-Santiago trenbideko zatia hasiera batean abiadura handikoa bezala planifikatuta zegoen, baina, geroago, ohiko lineara moldatu zuten.
Istripuaren ostean, Adifek muga kartelak eta inguruan horri buruzko balizak jarri ditu bertan. Horrek "trenbideak libratzea eta trenbideko zerbitzua berriro ezartzea" ahalbidetu du.
Ferrek nabarmendu zuenez, Adifek "istripuko azken arrazoiak argitzen lagundu" nahi du, "horrelako gertaera bat berriro gertatu ez dadin jaso beharreko irakurketatetatik ikasteko" helburuarekin.