Gizartea -

Granadan

Zerbitzari batekin sexua izateko zozketa bat antolatu du taberna batek

Salobreñako Udalak eta herritarrek ekimena salatu dute eta Poliziak bertan behera utzi du zozketa.

Salobreñako (Granada) taberna. Argazkia: EFE
Salobreñako (Granada) taberna. Argazkia: EFE
Salobreñako (Granada) taberna. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salobreñako (Granada) taberna batek zerbitzari batekin sexu-harremanak izateko zozketa bat antolatu behar zuen festa batean. Jabearen asmoa ikusita herritarrek eta Udalak salaketa aurkeztu zuten. Aldez aurretik, Polizia judizialak jabeari delituaren berri eman zion, eta tabernariak festa bertan behera uztea erabaki zuen.

Guardia Zibileko iturriek azaldu dutenez, festa aurrera eramaten baldin bazuen delitua egin behar zuela jakinarazi zion Poliziak judizialak pub-aren jabeari. Festa larunbat gauean egitekoa zen, baina tabernariak bertan behera uztea erabaki zuen berehala.

Karteletan egindako akatsaz ohartu eta festa bertan behera uztea erabaki zuen pub-eko jabeak. Era berean, tabernariak barkamena eskatu du. Ostiralean, Guardia Zibilarekin hitz egin eta gero ekitaldia bertan behera uztea erabaki zuen.

Herritarrek salaketa Guardia Zibilaren koartelean aurkeztu baino lehen erabakia hartuta zuela errepikatu du tabernariak. 20 kartelak kendu zituela azaldu du. Gertakariak sortu duen zalaparta ulertzen ez duela erantsi du.

Herriaren salaketa

Salaketa auzoko bizilagunek jarri zuten Guardia zibilaren koartelean, ostiral arratsaldean. Froga gisa herrian zehar jarritako kartel bat aurkeztu zuten.

Maria Jose Garcia Berdintasun zinegotziak salaketarekin bat egin zuen larunbatean, kartela "sexista eta lotsagabea" zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Matxismoa gaur Tabernak