Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
86 urteko gizon batek emazte hil eta bere buruaz beste egin du
Emaztea (83 urtekoa) gaixorik zegoen eta hilik topatu dute Guardia Zibileko agente batzuek; ikerketa bat abiarazi dute gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Erredakzioa
86 urteko gizon batek -J.F.A.- bere buruaz beste egin du bere etxeko teilatutik behera jausi eginda, Castrillonen (Asturias), I.O.G. bere emaztea -83 urtekoa- labankadaz hil eta gero.
Guardia Zibilak zabaldu duenez, gizonezkoaren gorpua gaur, larunbata, topatu dute 08:00ak aldera, eta haren senide batek identifikatu du. Zantzuen arabera, gizonak teilatutik jausi egin omen du.
Polizia-agenteak etxebizirzan sartu dira berehala, eta bertoko geletako batean hildakoaren emaztea topatu dute, hilik. Emakumearen hilotzak labankaden markak zituen.
Guardia Zibilak ikerketa bat abiarazi du bi adinekoen heriotza argitzeko.