Gizartea -

Operazio berezia

6,5 kilometroko ilarak AP-8an Irunen, Ipar Euskal Herrirako noranzkoan

Ostiralean ere zazpi kilometro baino gehiagoko ilarak sortu ziren tarte berdinean. Eguerditik aurrera hasi da zirkulazioa moteltzen eta pilatzen.

Normalean auto-ilara luzeak sortzen dira puntu honetan. Irudia: EiTB
Normalean auto-ilara luzeak sortzen dira puntu honetan. Irudia: EiTB
Normalean auto-ilara luzeak sortzen dira puntu honetan. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrirako noranzkorako auto kopuru handiak 6,5 kilometroko auto-ilarak sortu ditu AP-8 autobian Irunen parean (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Ostiralean ere zazpi kilometro baino gehiagoko ilarak sortu ziren.

Aipatu iturrien arabera, eguerditik aurrera hasi da zirkulazioa moteltzen eta pilatzen, eta ordu horretan jazo dira 6,5 kilomtroko ilarak.

Leku horretan auto ilara handiak sortu ohi dira abuztuko bigarren hambostaldian, milaka eta milaka autok muga gurutzatzen dutenean Europako iparraldera, Marokotik, Portugaletik eta Espainiako hegoaldetik etorrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Irun argazkiak