Gizartea -
Uztailean
Euskadi, hotel-okupazioan Estatuko bosgarren postuan
Gipuzkoako kosta okupazio maila altueneko lehen hamar gune turistikoetan dago, % 81,49rekin.
Erredakzioa
Euskadi hotel-okupazioan Estatuko bosgarren postuan dago uztailean, % 60,4rekin, Estatuko okupazioaren azpitik (% 35,3). Gipuzkoako kosta lehen hamar gune turistikoetan dago, INEren datuen arabera.
Inkestaren arabera, okupazio maila altuena Balear Uharteak du, % 89,3rekin. Kanariak (% 75,1) bigarren postuan dago, eta Katalunia (% 71,8) hirugarrenean.
Estatu mailan, uztailean, 37,6 milioi gau emate izan dira hoteletan, 2012ko epe berean baino % 0,5 gehiago. Espainian bizi diren bidaiarien gau emateak % 1,4 jaitsi dira, kanpotarrenak, aldiz, % 1,4 igo dira.
Horren haritik, Andaluzia (% 25,4), Valentzia (% 16), Katalunia (% 12,7) eta Kanariak (% 7,9) izan dira Espainian dauden jomugarik nagusienak.
Euskal Herria hamabigarren postuan dago, uztailean, gau emate guztien % 2,4rekin.