Gizartea -
Palma
Neska bat oso larri, bikotekide oihak laban batekin eraso egin ostean
Gainera, erasotzaileak biktimaren amari ere eraso egin dio; dagoeneko atxilotuta dago
Erredakzioa
29 urteko emakumezko bat oso larri dago, bikotekide ohiak arma zuriz lapoan eraso egin ostean, Palman. Biktima Son Espases ospitalean artatzen ari dira, eta erasotzailea atxilo eraman dute dagoeneko.
061 zerbitzutik eta Polizia Nazionaletik informatu dutenez, emakumea, espainiarra, bikotekide ohiarekin geratuta zegoen hainbat gauza bueltatzeko, eta bere amarekin gerturatu da hitzordura, autoz. Heldu direnean erasotzaileak eraso egin dio eta aizto batekin zenbait zauri eragin dizkio.
Gainera, bikotekide ohiak, 32 urtekoa eta marokoarrak, biktimaren amari ere eraso egin dio, bere alabarekin autoan ere baitzegoen. Erasoaldiaren ostean, gizonak ihes egin du, baina 15 minutu inguru geroago Polizia Nazionalak Son Gotleun atxilotu du.
Biktimari zaurihandi bat eragin dio lepoan eta, hori dela eta, odol asko isuri du; bertara joan diren medikuek ospitalera eraman dute, eta kirofanora sartu dute zuzenean.