Gizartea -

Erreakzioak

Haritschelharrek euskararen alde egindako lana azpimarratu dute

"Maila honetako pertsonen ahaleginari esker izan da posible euskararen biziraupena XXI. Mendean", adierazi du Eusko Jaurlaritzak ohar batean.

Haritschelharrek egindako lana azpimarratu du Jaurlaritzak. Argazkia: EiTB
Haritschelharrek egindako lana azpimarratu du Jaurlaritzak. Argazkia: EiTB
Haritschelharrek egindako lana azpimarratu du Jaurlaritzak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "atsekabe handiz" hartu du Jean Haritschelhar Euskaltzaindiako presidente ohiaren heriotza, eta bere gisako pertsonen lanari esker izan dela posible euskararen biziraupena XXI. mendean nabarmendu du.

Jean Haritschelhar hil da igande honetan Miarritzeko klinika batean, hainbat egunez larri egon ostean.

"Haritschelhar literatura ikerlari eta euskaltzainak bizitzaren zatirik handiena eskaini zion gure hizkuntza ikertzeari. Maila honetako pertsonen ahaleginari esker izan da posible euskararen biziraupena XXI. Mendean", adierazi du Eusko Jaurlaritzak ohar batean.

1962ko uztailaren 27an euskaltzain oso izendatu zuten, eta Euskaltzaindiako presidente izan zen 16 urtez, 1989tik 2005era bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea