Gizartea -

Irun

Gizon bat atxilotu dute adingabe bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik

34 urteko gizonezkoa kartzelan sartu dute, bere bikotekidearen alabari sexu-gehiegikeriak egitea egotzita. Gizonezkoak erasoen grabazioak Internetez zabalduko zituela mehatxu egiten zion neskatoari.

Gizon bat atxilotu dute Irunen gazte bati sexu-erasoa egiteagatik

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizonezko bat kartzelatu dute, Irunen adingabe bati hainbat urtez etengabeko sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriek azaldu dutenez, biktima erasotzailearen bikotekidearen alaba zen, eta erasoak "txikitatik" pairatzen zituen.

Hasieran indarrez egiten omen zizkion sexu-gehiegikeriak, baina gero mehatxuen bitartez lortzen zuen adingabeari eraso egitea; izan ere, sexu-harremanen grabazioak Internetez zabalduko zituela mehatxu egiten zion neskatoari.

Astelehen gauean atxilotu zuten gizona, eta izapide guztiak bete eta epailearen esku utzi ostean, Martuteneko kartzelan sartu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea