Gizartea -

Ustezko abusuak

Dominikar Errepublikako nuntzioa, hainbat pederastia kasutan nahasita

Vatikanoak kargutik kendu du, adingabeekin sexu harremanak izan dituelakoan. Dominikar Errepublikako Fiskaltzak ikerketa abiatu du.

Josef Wesolowski Dominikar Errepublikako nuntzio ohia. EFE
Josef Wesolowski Dominikar Errepublikako nuntzio ohia. EFE
Josef Wesolowski Dominikar Errepublikako nuntzio ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoak kargutik kendu du Josef Wesolowski Dominikar Errepublikako nuntzio apostolikoa (aita santuaren enbaxadorea), hainbat pederastia kasutan nahasita baitago, Federico Lombardi Egoitza Santuko bozeramaileak baieztatu duenez.

Wesolowskiren aurkako salaketarik ez dagoen arren, herrialde horretako Fiskaltzak ikerketa abiatu du, balizko epaiketa bertan egiteko, eta ez Vatikanoan.

Auzia Nuria Piera kazetariak eman zuen argitara, Dominikar Errepublikako bi telebista-katetan eskainitako erreportaje batean. Horren arabera, nuntzioak ordaindu egiten zuen, adingabeekin sexu harremanak izateko.

Erreportajearen egileek urtebetez ikertu zuten Wesolowski, eta Santo Domingoko Gune Kolonialean "aski ezaguna" zela adierazi dute, "adingabeen bila" zihoalako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Umeak Elizan izandako abusuen kasuak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur Dominikar Errepublika gaur