Gizartea -
Bizkaia
Onik aurkitu dute Galdamesetik gertu galdu den 27 urteko emakumea
Emakumeak larrialdi zerbitzuetara deitu du, sakelako telefonoa erabiliz, eta La Magdalena kobatik gertu galdu dela ohartarazi du.
Erredakzioa
Ertzaintzak onik aurkitu du Galdamesetik (Bizkaia) gertu galdu den 27 urteko emakumea. Gazteak larrialdi zerbitzuetara deitu du, sakelako telefonoa erabilita, eta La Magdalena kobako inguruetan galdu dela ohartarazi du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
09:00ak inguruan jaso du deia Ertzaintzak. Emakumeak azaldu duenez, bakarrik zegoen.
Babes Zibileko teknikari bat, Ertzaintzako hainbat agente eta erreskate unitate bat aritu dira bilaketa lanak egiten.
Azkenean, onik aurkitu dute eta bere ibilgailuan itzuli da etxera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea