Gizartea -
Salceda de Caselas, Pontevedra
Emakume bat atxilotu dute Galizian 13 sute piztea leporatuta
Atxilotutakoa, 45 urtekoa, eskualdean izandako azken 13 suteen "errudun bakarra" dela uste du Poliziak.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Salceda de Caselas Pontevedrako herriko emakume bat atxilotu du, udal horretako inguruko hainbat menditan, gutxienez, 13 sute piztea egotzita.
Poliziak zabaldu duenez, aurreko ostegunean, O Porriñoko Guardia Zibileko agenteek J.E.M. 45 urteko emakumezkoa atxilotu zuten, Salceda de Caselas herrian, ekainean, izandako sute batzuen ostean, oso antzekoak euren artean, Sepronako talde batekin ikerketa egin eta gero.
Ikerketan abiatutako bide ezberdinek emakume honen atxiloketan bat egin dute, eta , eskualdean izandako azken 13 suteen "errudun bakarra" dela uste du Poliziak.
Atxilotua O Porriñoko 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute, eta aske utzi du behin behinean epaileak.