Gizartea -

Irailaren 21erako

Gasteizko Udalak Garoñaren kontrako manifestazioa deitu du

Martxa 18:00etan hasiko da, Bilbo Plazan eta uztailaren 24an zentralaren kontra aho batez onartutako mozioaren ildo beretik doa.

Gasteiztarrek Garoñaren kontrako protesta egingo dute irailaren 21ean. Efe.
Gasteiztarrek Garoñaren kontrako protesta egingo dute irailaren 21ean. Efe.
Gasteiztarrek Garoñaren kontrako protesta egingo dute irailaren 21ean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak Garoña itxi eta desegiteko manifestazioa deitu du irailaren 21erako, larunbata.

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) esan du manifestazioa uztailaren 24ean aho batez Garoñaren kontra onartutako mozioaren ildo beretik doala. Mozio horretan Udalak manifestazio bat antolatzeko proposamena agertzen zen.

Marotok azpimarratu egin du Udaleko talde guztiak, PP barne, Garoña lanean jarraitzearen kontra daudela eta manifestazioan protagonismo osoa herritarrena izan behar duela gaineratu du.

18:00etan

Alkateak ez daki oraindik manifestazioan parte hartu ahal izango duen ala ez, agenda kontuak direla-eta. Martxa 18:00etan hasiko da Bilbao Plazan eta Espainiako Plazan amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea