Gizartea -

Madril 2020

Espainia marka inoiz baino beharrezkoagoa dela azpimaratu du Margallok

Madril 2020 hautagaitzak jasotako ”porrot erlatiboak” Espainiako Marka inoiz baino beharrezkoagoa dela erakusten du, Jose Manuel García Margallo, Atzerri ministroaren ustez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Herrialdearen irudi ona berreskuratu behar dugu eta horretarako, Espainia Marka indartzea ezinbestekoa da" adierazi du Garcia Margallok, Nazioarteko Espainia Foroaren hasiera ekitaldian.

Madril 2020 "porrot erlatiboa" da Margallorentzat, "maila gorenera iristea lortu baitugu".

Bestalde, "Espainian egindako erreforma ekonomikoek G20ko goi bileran jasotako onarpenak, Buenos Aires hiritik iritsitako albiste txarra leundu du" gaineratu du Espainiako diplomaziaren buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea