Gizartea -

Mahats-bilketa

Aurtengo ekoizpenak behera egitea espero du Arabako Errioxak

Halere, mahats bikaina izango dutela adierazi dute. Villabuenako mahats-bilketa tradizionalaren 20. festaren ospakizunean eta sasoiko lehen muztioa dastatu ahal izan dute.

Kalitate onekoa bai, baina ez da uzta oparoa espero

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Errioxak ardo ekoizpenak behera egitea espero du aurten, baina, era berean, mahats "bikaina" izango dela uste du, baina, edonola ere, datozen egunetako eguraldiak baldintzatuko du mahatsaren kalitatea.Eguzkia, gau freskoak eta euri gutxi espero dute lurraldeko ekoizleek eta biztanleek datozen asteetarako, mahats-bilketa urriaren erdi alderako momenturik egokienean egoteko, Jokin Villanueva Zubizarreta Biasteri-Arabako Errioxako kuadrillako presidenteak Villabuenan ospatu den mahats-bilketaren 20. festan esan duenez.Villanuevak ekoizpenak behera egitea espero du, aurreko urteekin alderatuta, mahastiek eman ahal duten guztia ez dutelako eman, baina kalitatea, beti bezala, "bikaina" izatea espero dute.Gaur, igandea, eman diote hasiera mahats-bilketari, Villabuenako mahats-bilketaren 20. festaren ospakizunarekin. Antolatzaileen arabera, 15.000 pertsona inguru bildu dira festa tradizional horretan.

EAEko politikari ugari izan dira Arabako Errioxako herri txiki horretan; Iñigo Urkullu lehendakaria, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea, Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea eta Belen Arrondo EH Bilduren legebiltzarkidea, besteak beste.

Festan aurtengo sasoiko lehenengo muztioa dastatu dute, urtero legez mahatsa zapaldu ostean. David de Jorge sukaldaria izan da aurtengo pregoilaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak Ekonomia Euskal Herriko ardoa azken ordukoa Arabako Errioxa albisteak