Gizartea -

Urumea ertzeko txabolak

Arazoak konponbide adostu bat eskatzen duela dio Hernaniko Udalak

Luis Intxauspe alkateak Euskadi Irratiari esan dio, oraingoz behintzat, ez dutela inguru hori husteko erabakirik hartuko, arazoak erakundeen aldetik irtenbide osoagoa eskatzen duelako.

Bioeraikuntza teknikak errumaniarrentzat

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumea ibaiaren ibarrean, Hernani eta Astigarraga artean, errumaniarrentzat  eraikitzen ari diren etxebizitzak geldiarazteko oharra plazaratu du, asteon, Uraren Euskal Agentziak. Gaur, pauso bat gehiago eman du, eta etxebizitzak egiten ari diren lurren jabearen kontra ‘zehapen-espedientea’ irekiko dutela zehaztu du.

Gaur egun 150 pertsona, gehienak errumaniarrak, bizi dira Urumea ondoko txabola eta eraikin horietan. Hori dela eta, Luis Intxauspe Hernaniko alkateak, zonalde horretan dagoen errealitatea mahai baten inguruan eseri eta konpondu beharra dagoela azpimarratu du.

Hernaniko alkateak gogora ekarri du Gipuzkoako Foru Aldundia,  Astigarraga eta Hernaniko Udalekin batera, Urumea ibai-ertzean bizi diren errumaniarren integrazioa lantzen ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea