Gizartea -

Elkarrizketa

Emakumeek Elizan lekua izan behar dutela uste du aita santuak

Bestalde, Eliza homosexualekin eta abortuarekin "tematuta" dagoela kritikatu du, eta "ez naiz inoiz eskuindarra izan", gaineratu du.

Frantzisko aita santua. EFE
Frantzisko aita santua. EFE
Frantzisko Aita Santua: 'Ez naiz inoiz eskuindarra izan'

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak emakumeen alde egin du, eta "Elizaren aginte karguetan" lekua izan beharko luketela adierazi du.

Adierazpen horiek aurrekaririk gabekoak dira aita santuen artean, eta jesuiten 16 aldizkaritan argitaratutako elkarrizketa batean egin ditu. Hain zuzen ere, Frantziskorekin abuztuaren 19an, 23an eta 29an izandako sei orduko solasaldi batzuk oinarri hartuta egin du elkarrizketa Antonio Spadaro La Civilt Cattolica aldizkariko zuzendariak.

Frantziskok "emakumearen teologia sakona" garatzea eskatu du, "emakumeen talentua erabaki garrantzitsuak hartzen diren lekuetan egon dadin". Hori horrela, funtzioa eta duintasuna ez nahasteko deia egin du. Izan ere, "emakumezko bat, Andre Maria, gotzainak baino garrantzitsuagoa da".

Aita santuaren esanetan, "emakumeek Elizan parte-hartze handiagoa izateko espazioak zabaldu behar dira", eta "ideologia matxistak oinarri dituzten diskurtsoak" deitoratu ditu. "Gonadun matxismoaren konponbideen beldur naiz", ohartarazi du.

Bestalde, Eliza homosexualen arteko ezkontzekin, abortuarekin eta antisorgailuekin "tematuta" dagoela kritikatu du. Horrenbestez, gai horiei buruz hainbeste ez hitz egiteko eta pertsona guztien aurrean, bazterketarik egin gabe, "gupida" agertzeko deia egin du.

"Ez naiz sekula izan eskuindarra"

Aita santuak aitortu egin du Buenos Airesen Jesusen Lagundiko burua zenean erabakiak modu "zakar eta pertsonalista" batean hartzen zituela, eta, ondorioz, "ultrakontserbadorea" izatea leporatu ziotela. "Baina ez naiz inoiz eskuindarra izan", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Aita santua albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Eliza Katolikoa