Gizartea -

Nobel saria

Karplus, Levitt eta Warshelek irabazi dute Kimikako Nobel saria

Saria sistema kimiko konplexuetarako eskala anitzeko ereduak garatzeagatik eman diete, Zientzia Akademiak jakitera eman duenez.

Kimikako Nobel saria jakinarazi dute gaur. EFE.
Kimikako Nobel saria jakinarazi dute gaur. EFE.
Kimikako Nobel saria jakinarazi dute gaur. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediako Zientzia Akademiak Kimikako Nobel saria Martin Karplus (Austria), Michael Levitt (Hegoafrika) eta Arieh Warsheli (Israel) ematea erabaki du gaur.

Saria sistema kimiko konplexuetarako eskala anitzeko ereduak garatzeagatik eman diete, Zientzia Akademiak jakitera eman duenez.

Karplus 1930. urtean jaio zen, Vienan. Estrasburgoko eta Harvardeko unibertsitateetan ari da lanean. Levitt 1947an jaio zen, Hegoafrikan, eta Standfordeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan ari da. Warshel 1940an jaio zen, Israelen, eta Kaliforniako Unibertsitatean egiten du lan.

Hiru ikerlari hauek prozesu kimikoak aurreikusteko eta ulertzeko erabili ohi diren programa ugariren oinarriak jarri zituzten 70eko hamarkadan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea