Gizartea -

Erahilketa

Asunta Basterraren kamisetan agertutako hazia aztertzen ari dira

Ikertzaileek ez dute baztertu gorpua ukitu zuen pertsonaren batek konturatu gabe egindako transferentzia izatea

Asunta Basterra hilda agertu zen tokia
Asunta Basterra hilda agertu zen tokia
Asunta Basterra hilda agertu zen tokia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asunta Basterraren arropei, eta zehazki kamisetari, egindako azterketak hazi aztarnak aurkitu ditu. Joan den irailaren 22an hilda agertu zen Santiagoko haurra Teo udalerriko bide batean. Autopsiaren arabera, ez zuen sexu erasorik jasan.

Ikerketaren iturriek adierazi dutenez, Guardia Zibilak egindako txostenak neskaren kamisetan hazi aztarnak zeudela zehaztu du. Haziaren jatorria ikertzen ari dira orain.

Dena dela, ikertzaileek ez dute baztertu gorpua ukitu zuen pertsonaren batek konturatu gabe egindako transferentzia izatea.

Analisi toxikologikoen arabera, lasaigarria eman zioten neskatoari, eta, ondoren, ito egin zuten. Asuntaren gurasoak, Rosario Porto eta Alfonso Basterra, espetxera bidali zituen epaileak joan den irailaren 27an hilketa delitu bat egotzita. Toxikologia emaitzen zain daude orain, eta horren arabera, erahilketa delitua egotzi diezaiekete. Abokatuek errekurtsoak aurkeztu dituzte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Galizia azken ordukoa Umeak albisteak Krimenak azken ordukoa