Gizartea -
Gertakaria
Ehiztari bat hil da Hondarribian, 15 metroko altueratik erorita
Biktimak 63 urte zituen eta Irungo bizilaguna zen. 15 metroko altuera duen ehiza-postu batetik erorita hil da.
Erredakzioa
Ehiztari bat hil da gaur goizean Hondarribian, Higer lurmuturreko itsasargitik gertu, 15 metroko altueran dagoen ehiza-postu batetik behera erorita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 08:45 inguruan jazo da, eta, larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu direnerako, gizonezkoa hilda zegoen.
Gizonezkoak 63 urte zituen, eta Irungo bizilaguna zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea