Gizartea -

Gallartako lapurreta

Gallartako lapurrak aske uzteak haserrea eragin du

Ostiralean izan zen banketxean lapurreta saiakera eta Barakaldoko auzitegiak larunbatean utzi zituen aske atxilotutako hiru lagunak.

Lapurreta saiakera izan zen banketxea. Argazkia: EFE
Lapurreta saiakera izan zen banketxea. Argazkia: EFE
Lapurreta saiakera izan zen banketxea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abanto-Zierbenako Udala eta Ertzaintzaren Erne sindikatua haserre agertu dira ostiralean izan zen lapurreta saiakeran atxilotutako hiru lagunak aske uzteagatik. Lapurreta saiakera Sabadell bankuan izan zen eta tiroketa egon zen.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen ostiralean Abanto-Zierbeneko Gallarta auzoko Sabadall bankuko bulego bat lapurtzen saiatzeagatik.

Barakaldoko epaitegiak gertaera izan eta hurrengo egunean, larunbatean, utzi zituen aske hiru atxilotuak. Horietatik bik epailearen aurrean agertu beharko dute.

Erne sindikatuaren aburuz, epailearen erabakia "astakeria" da eta "zigorgabetasun sentsazioa" areagotzeaz gain, Ertzaintzaren lana indargabetzen du. "Gertatutakoarekin arduratuta daude ertzainak, gertaeraren eginbideak prestatu baino lehen lapurrak aske baitaude", esan du sindikatuak

Gertatutakoa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak eta lapurretako batek erabilitako armaren bila ari dira.

Abanto-Zierbenako Udala ere arduratuta agertu da. Maite Etxebarria alkatea "harrituta" dago epaileak hartutako erabakiarekin. "Herrian inork ez du ulertzen lapurrak kalean egotea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea