Gizartea -

Santiagoko krimena

Antsiolitiko baten gehiegizko dosiaren eraginez hil zen Asunta

Lorazepam da erabilitako lasaigarria eta hil zen egunean, Asunta Basterrak dosi letala hartu zuen.

Asunta Basterra hilda agertu zen tokia
Asunta Basterra hilda agertu zen tokia
Asunta Basterra hilda agertu zen tokia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antsiolitiko baten gehiegizko dosiak eragindako asfixia kimikoaren ondorioz hil zen Asunta Basterra, kasuaren gertuko iturriek jakinarazi dutenez. 12 urteko neska Santiagotik gertu dagoen Teo udalerriko inguruetan aurkitu zuten hilda irailaren 22an.

Iturriek esan dutenez, Asuntaren heriotza antsiolitikoak kantitate handian hartzearekin lotuta dago. Era berean, eta kriminalistikak egindako azterketen arabera, ukatu egin dute ondoren itomena egon zenik.

Erabilitako lasaigarria lorazepam da. Antsietate kasuetan erabiltzen den lasaigarria da, beti ere medikuak aginduta. Etxe ezagunena Orfidal da.

Uda hasieran lasaigarrien aztarna handiak agertu ziren Asuntaren odoloean, irakasleak umeak zuen lokumaz ohartarazi ondoren. Hil zuten egunean dosi letala hartu zuen.

Pediatrak ukatu egin du umeak alergiaren bat zuenik. Gurasoek behin baino gehiagotan esan zieten irakasleei Asunta alergikoa zela eta "medikazio handia" hartu behar zuela. Hilketa gertatu baino egun batzuk lehenago, Asunta ez zen eskolara eta ballet eskolara joan. Amak esan zuenez, alergiaren aurkako pilulek zorabiatuta utzi zuten.

Epaileak erahilketa leporatu die Asuntaren adopziozko gurasoei, Rosario Porto eta Alfonso Basterrari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Galizia albisteak Nerabezaroa albisteak Erailketak albisteak