Gizartea -

Lodosako krimena

Jose Jimenez ankerkeriaz hil zutela ebatzi du herri-epaimahaiak

Antolin Romero errudun jo dute Jose Jimenez auzokidearen aurka hiru aldiz tiro egin ostean. Krimena 2011ko ekainean jazo zen, Lodosan, eta aste honetan Romero epaitu du herri-epaimahai batek Iruñean.

 

Jose Jimenez hildakoaren omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Jose Jimenez hildakoaren omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Jose Jimenez hildakoaren omenez egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antolin Romero Lacarra errudun jo du gaur herri-epaimahai batek 2011an Jose Jimenez auzokidearen aurka eskopeta batekin hiru aldiz tiro egiteagatik. Jimenez ankerkeriaz hil zutela ebatzi du herri-epaimahaiak. Krimena 2011ko ekainaren 1ean jazo zen, Lodosan (Nafarroa), eta aste honetan Romero epaitu du herri-epaimahai batek Iruñean.

Antolin Romero Lacarrak, 33 urtekoa, Jose Jimenez hil izana aitortu du, baina hiltzeko asmoa ez zuela adierazi du. "Eskopeta ibilgailuan nuen beldurra nuelako", azaldu du. Romerok esan duenez, birritan tirokatu zuen auzokidea, eta "egindakoaz ohartu nintzenean, haren sufrimenduarekin amaitzeko beste tiro bota nion".

Fiskaltzak Jimenez ankerkeriaz hil zutela uste zuen, Romeroren urritasun psikikoa salbuesle gisa kontuan hartuta. Ondorioz, mediku-tratamendua jasotzeko gehienez jota 17 urtez Romero zentro batean ingresatuta egotea eskatu zuen, eta hildakoaren amarentzat 50.000 euroko kalte-ordaina.

Akusazio partikularra, berriz, urritasun psikikoa salbuesle gisa erabiltzearen aurka azaldu da, eta ankerkeriaz egindako hilketa egotzi dio Romerori. Ondorioz, 25 urteko espetxe-zigorra eskatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea