Gizartea -
Gertaera
Gaur hasiko da Lodosako 2011ko hilketaren inguruko epaiketa
Jose Jimenezek eskopeta baten hiru tiro jaso zituen. Fiskalak eta defentsak zentro batean sartzeko eskatu dute, tratamendu medikoa jaso dezan; akusazioa kontra agertu da.
Erredakzioa
Gaur abiaraziko dute Jose Jimenez Jimenez Lodosa herri nafarreko bizilagunaren ustezko hilketaren inguruko epaiketa, epaimahaiarekin; 2011an hil duten Jimenez, eskopeta batekin hiru tiro botata.
Fiskalaren arabera hilketa bat gertatu zen, eta, bere ustez, A.R.L. jarreran anomalia psikikoa antzeman da.
Hori dela eta, zentro batean sartzea (gehienez 17 urte) eskatu du, tratamendu medikoa jaso dezan, eta defentsak bat egin du eskariarekin.
Akusazio partikularra, bestalde, anomalia psikikoaren inguruabar salbueslearen kontra agertu da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez zabaldu duenez.
2011an epailearen aurrean egindako deklarazioaren arabera, akusatua arrantzan joan zen biktimarekin batera eta, geroago, mahasti batera heldu ondoren, akusatua autotik jaitsi zen eskuan eskopeta bat zuela eta "hitzik esan gabe" Jose Jimenezen kontra bi tiro bota zituen.
Geroago, zorroak atera zituen, eta autora bueltatu zen "eskopeta berriro kargatzeko eta azken tiroa buruan botatzek".