Gizartea -

Goi tentsioko linea

Nafarroa eta Gipuzkoa arteko autopista elektrikoa salatu dute Ororbian

Autopista Elektrikorik Ez plataforma Deikaztelu eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen goi tentsioko linearen kontra dago. Halaber, kaltetutako herri guztiak kontra daudela gogoratu dute.

Goi tentsioko linearen kontrako protesta Ororbian. Argazkia: EiTB
Goi tentsioko linearen kontrako protesta Ororbian. Argazkia: EiTB
Goi tentsioko linearen kontrako protesta Ororbian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Red Electrica enpresak Nafarroa eta Gipuzkoa artean ezarri nahi duen autopista elektrikoa salatu dute igande honetan Ororbian (Nafarroa).

400 milla voltioko sare elektrikoa ez da beharrezkoa, Autopista Elektrikorik Ez plataformaren arabera. Halaber, proiektuak kaltetutako herri guztiak kontra daudela nabarmendu du goi tentsioko linearen kontrako plataformak.

Alberto Frias Autopista Elektrikorik ez plataformako bozeramaileak Nafarroako eta EAEko gobernuen jarrera salatu du. Horren hitzetan, Nafarroako Gobernua orain arte isilik egon da, baina orain proiektuaren alde agertu da oso nabarmen. Eusko Jaurlaritza, bestalde, isilik mantendu da.

Ororbia bertatik ere pasako litzateke autopista elektriko hori. Gaurko deitutako protesta egun honetan Lurkide kanpaina jarri dute abian. 80 metroko altuera izango duten 247 dorretxoak irudikatu dituzte, eta aurrerantzean nahi duenak 100 metro koadro babestu ahal izango du. Izan ere, 100 metro koadro hartuko ditu sarearen dorre bakoitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea