Gizartea -

Herri galdeketa

Boto-emaileen % 99, Deikaztelu-Itsaso Tentsio Handiko linearen kontra

Nafarroako eta Gipuzkoako lurretan eraiki nahi duten autobide elektronikoaz galdetu diete asteburu honetan 39 herritako bizilagunei. % 62k hartu du parte galdeketan.

Tentsio Handiko linearen proiektuaren inguruan galdeketa. EFE
Tentsio Handiko linearen proiektuaren inguruan galdeketa
Tentsio Handiko linearen proiektuaren galdeketa egin dute Deikaztelun eta Itsason

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deikaztelu (Nafarroa) eta Itsaso (Gipuzkoa) arteko Tentsio Handiko linearen proiektuaren inguruan galdetu diete asteburu honetan 39 herritako bizilagunei, eta, galdeketan parte hartu duten herritarren % 99 kontra agertu dira.

5.156 pertsona zauden deituta Nafarroako eta Gipuzkoako lurretan eraiki nahi duten autobide elektronikoaren inguruan iritzia ematera. % 62k (3.248) hartu zuten parte igandeko galdeketan, eta, horietatik % 99 (3.228) kontra azaldu dira. Bost lagunek aldeko botoa eman dute, seik botoa zuriz eman dute, eta baliogabe geratu diren bederatzi boto ere egon dira.

No Linea Alta Tension-Autopista Elektrikorik Ez plataformako bozeramaileak adierazi duenez, ''herritarrek % 63k galdeketan parte hartu izana agerian utzi du gaiak herritarren artean eragin duen kezka''. "Ez da zilegi herritarren gehiengoaren kontrako proiektu batek aurrera egitea'', gaineratu du.

Antolatzaileek % 50eko parte-hartzea lortzea zuten helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Energia iturriak Goierriko albisteak