Gizartea -
Erasoa
Gazte bat atxilotu dute Ugaon, beste bati bost labankada emateagatik
Ustezko erasotzailea gertakizuna izan eta gutxira atxilotu du Ertzaintzak Ugaon bertan, auto batean zihoala.
Erredakzioa
Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ugaon (Bizkaia), beste gizonezko gazte bati bost labankada ematea egotzita.
Erasoa Ondategi auzoan gertatu zen, 20:00ak aldera, bi gazteen arteko ika-mika baten ondorioz. Biktimak labanaz egindako zauriak zituen lepoan, sorbaldan eta besoetan, eta, horrenbestez, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
Gertakizuna izan eta gutxira Ugaon bertan harrapatu du Ertzaintzak ustezko erasotzailea, auto batean zihoala. Labanaz egindako zauri arinak zituen. Erasoan erabilitako labana aldean zuen oraindik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hilketa saiakera leporatu diote.