Gizartea -

Istripua Lapurdin

75 urteko ehiztari bat hil da Arbonan, Lapurdin

Gizonezkoa 16 metroko altuerako usategi batetik erori da. Uztaritzeko jendarmeak istripuaren zioak aztertzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko ehiztari bat hil da gaur Lapurdin, 16 metroko altuerako usategi batetik erorita. Ezbeharra Arbona eta Ahetze artean gertatu da. Gizonezkoa bertan zebilen ehizan beste lau lagunekin batera.

Haren kideek istripuaren berri eman diete Uztaritzeko jendarmeei, eta istripua ikerketzen dihardute zein egoeratan erori den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea