Gizartea -

Polemika Erasmus bekekin

Wertek dimisioa ematea edo Rajoyk kargutik kentzea eskatu du PSOEk

Bere asmoetan atzera egin eta ikasleek aurten aurreikusitako laguntzak jasoko dituztela ziurtatu du Wertek.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak dimisioa berehala aurkeztu dezan ala Mariano Rajoy presidenteak kargutik kendu dezan eskatu du Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak, Erasmus beken inguruan sortutako polemikaren ondoren.

Hezkuntza ministroak gaur iragarri duenez, Erasmus bekak dituzten ikasle guztiek Gobernuak hasiera batean aurreikusitako laguntzak jasoko dituzte ikasturte honetan. Horrela, beren asmoetan atzera egin eta Ministerioaren agindua zuzendu dute.

Sozialisten hitzetan, ministroak egin duen ''erabateko zuzenketa'' horren aurrean, dimisioa du aukera bakarra. PSOEko ordezkariaren aburuz, Ministerioaren erabakia ''legez kontrakoa'' da, eta demokraziako Hezkuntza ministrorik ''txarrena'' da Wert. PSOErena dimisio eskaera ''formala'' dela azaldu du, eta beharrezko ekimen parlamentarioekin lagunduko dutela aurreratu du.

IUk ere Werten dimisioa eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea