Gizartea -
Ciudad Jardin auzoan
Hilda agertu dira emakume bat eta gizon bat, Malagan
Poliziaren hipotesiaren arabera, baliteke gizonak emakumea hil eta, gero, bere burua bosgarren solairutik behera bota izana.
Erredakzioa
66 urteko emakumezko bat hilda agertu da Malagako Ciudad Jardin auzoan, bere bikotekideak eraikin bateko bosgarren solairutik behera salto egin eta gero.
Emakumezkoak arma zuriz egindako hainbat zauri zituen gorputzean. Gizonezkoak emakumea hil eta, gero, bere burua leihotik behera bota duen ikertzen ari dira, ikerketako iturriek Eferi jakinarazi diotenez.
Larrialdi zerbitzuak bertara joan arren, haien heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Polizia Zientifikoa lanean aritu ostean, epaileak gorpuak eramateko agindua eman zuen.
Polizia gizonezkoaren balizko suizidioaren berri jasotakoan bertaratu zen, eta haren etxeko atea jo eta inork ez zuela irekitzen ikusita, behera bota zuten, barrura sartzeko. Emakumezkoaren hilotza topatu zuten bertan.