Gizartea -
Gipuzkoa
Uretara erori den arrantzale baten bila ari dira Jaizkibelen
Lagun batekin arrantzan ari zen, Jaizkibel mendiko Justiz eremuan, Hondarribian.
Erredakzioa
Astearte eguerdian urtera erori den gizonezko baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak Jaizkibelen. Lagun batekin arrantzan ari zen gizona, eta uretara erori da Jaizkibel mendiko Justiz eremuan, Hondarribian (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak Efe agentziari jakinarazi dionez.
Iturri horren arabera, 12:00etan izan da ezbeharra. Desagertutako gizona uretara erori da, eta lagunak bistatik galdu du. Jarraian, larrialdi zerbitzuetara deitu du.
Ertzaintzaren Urpeko Unitatea, itsasoko salbamendu zerbitzuak eta Gurutze Gorria bertaratu dira ezbeharra geratu den tokira dira, eta bertan dira lanean. Itsasoaren egoera, baina, ''konplikatua'' da.