Gizartea -

Epaiketa

Fiskaltza Galvan pederasta Marokora estraditatzearen kontra agertu da

Carlos Bautista Auzitegi Nazionaleko fiskalaren esanetan, espainiarri izaki ezin dute Marokoren esku utzi, eta Espainian bete beharko du zigorra.

Daniel Galvan pederasta. Argazkia: EFE
Daniel Galvan pederasta. Argazkia: EFE
Daniel Galvan pederasta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Bautista Auzitegi Nazionaleko fiskala Daniel Galvan pederasta Marokora estraditatzearen kontra agertu da. Horren esanetan, espainiarra izaki ezin dute Marokoren esku utzi.

Bautistaren arabera, Marokok eta Espainiak sinatutako hitzarmenak ez du jasotzen espainiarrak Marokoren esku uztea, eta alderantziz. Hala, Galvanek Espainian beteko du zigorra.

Ahozko ikustaldi publikoa egin da ostegun honetan Auzitegi Nazionalean, eta Galvanek Marokora itzultzeari uko egin dio. Alfonso Guevara epaileari jakinarazi dioenez, Iraken jaio bazen ere 1982an emakume espainiar batekin ezkondu zen eta nazionalitatea lortu zuen.

Daniel Galvani 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Marokon 8 adingaberi sexu gehiegikeriak egiteagatik. Mohamed VI.a erregeak indultua eman zion abuztuan. Egun batzuk geroago, ordea, Poliziak atxilotu egin zuen Murtzian. Halaber, Espainian ere bere kontrako auziak ireki dituzte adingabeei sexu gehiegikeriak egitea egotzita.

Bestalde, Manuel Maza defentsa abokatuak Daniel Galvan ez estraditatzeko eta berehala aske uzteko eskatu du. Mazaren esanetan, Mohamed VI.aren indultoak ez dauka atzera bueltarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Rabat gaur