Gizartea -
Lanak Paseo Berrian
Donostiako Paseo Berria itxita egongo da uztailera arte
Lanen helburua Urgull mendiko hegalak egonkortzea eta oinezkoen segurtasuna bermatzea da.
Erredakzioa
Donostiako Paseo Berria itxita egongo da ekainaren 30era arte, Urgull mendiko hegalak egonkortzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko egingo dituzten lanak direla eta.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen atzeko mendi hegala eta Aquarim atzeko magala egonkortzeko lanak egingo dituzte. Lanak egiteko aurrekontua 1,2 milioi eurokoa izango da.
Udal Gobernuak 2007an egin ez zuen proiektu bat betearaziko du, eta Oteizaren eskulturatik hasi eta portura bitarteko mendia egonkortu du. Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen inguruko lanei dagokionez, biribilgunetik hasi eta argazkilaritza elkartea bitarteko ingurua hartuko du.
Abuztuaren 7an Mikel Arzak 20 urteko donostiarra hil zen Paseo Berrian, arroka batek azpian harrapatuta.