Gizartea -

Eguraldia

Elurra, euria eta olatu handiak astebururako Euskadin

Tenperaturak jaitsi ahala, elur-kotak ere behera egingo du asteburuan zehar. Litekeena da 1.000 metrotik behera elurra botatzea ostiralean, larunbatean eta igande goizean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak neguko lehen elurteak ikusiko ditu asteburu honetan, Euskalmetek iragarri duenez. Izan ere, haize hotza izango da eta, horrenbestez, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak ezarri ditu Bizkaian eta Gipuzkoan, asteburuan izango diren zaparraden ondorioz. Ugariak eta gogorrak izango direla ohartarazi du, batez ere isurialde atlantikoan. Baliteke ekaitza eta kazkabarra ere izatea.

Tenperaturak jaitsi ahala, elur-kotak ere behera egingo du asteburuan zehar. Litekeena da 1.000 metrotik behera elurra egitea ostiralean, larunbatean eta igande goizean.

Euskalmeten arabera, litekeena da 700-900 metrora iristea. Gune altuetan, hau da, 1.000 metrotik gora, aurreikusitako elur-lodierak esanguratsuak izango dira eta baliteke 20 zentimetrotik gorakoak izatea.

Tenperatura maximoak 7 eta 13 gradu artean izango dira asteburuan zehar.

Bestalde, olatu handiak izango direla ohartarazi du Euskalmetek, 3,5 metro ingurukoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Elurra argazkiak