Gizartea -

Garbiketa enpresen greba

Amaitu da Madrilgo garbiketako langileen greba

Ez dute langilerik kaleratuko eta ez dizkiete soldatak jaitsiko. Trukean aldi baterako lan erregulazioko txostena ezartzea, ordaindutako borondatezko bajak eta eszendentziak hartzea onartu dute.

Langileak lanera itzuliko dira. Argazkia: EFE
Langileak lanera itzuliko dira. Argazkia: EFE
Langileak lanera itzuliko dira. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo kaleetako garbiketaz arduratzen diren hiru enpresetako sindikatuek greba deialdia bertan behera utzi dute, 13 egunen ondoren.

Gauerdian hasiko dira lanean gaueko txandako langileak.

Sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez, langileek gehiengoz erabaki dute enpresek eta sindikatuek atzo lortutako akordioa berrestea eta greba bertan behera uztea.

Enpresek hasierako erabakia atzera bota dute, eta azkenean ez dituzte langileak kaleratuko eta ez dizkiete soldatak jaitsiko. Trukean, 5 urterako aldi baterako lan erregulazioko txostena ezartzea, ordaindutako borondatezko bajak eta eszendentziak onartzea eta bost urtez soldata izoztea onartu dute langileek.

Sindikatuek salaketa bat aurkeztuko dute Madrilgo Udalaren aurka langileen greba eskubidea urratzeagatik. Izan ere, Udalak Tragsa enpresa publikoa kontratatu zuen gutxieneko zerbitzuak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea