Ekonomia -

Garbiketa Madrilen

Patronala garbiketa enpresen azken proposamena aztertzen ari da

Gauerdian amaitzen da patronalak proposatutako lan-erregulazioko txostena negoziatzeko legezko epea. Hala ere, gauerditik aurrera ere negoziatzen jarrai dezakete.

Garbiketa zerbitzuetako langileek hamabi egun daramatzate greban.
Greba Madrilen
Sindikatuek eta enpresek amaiera ipini diote Madrilgo zaborren grebari

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo garbiketa zerbitzuaz arduratzen diren enpresetako sindikatuek azken proposamen bat egin diote patronalari. Sindikatuen esanetan, helburua akordioa gaur bertan lortzea da, eta, adostasunik ezean, negoziazioak etetea aztertzen ari dira.

Negoziazioak gauerditik aurrera luza daitezke, orduan amaitzen bada ere garbiketa enpresek aurkeztutako lan-erregulazioko txostena negoziaitzeko legezko epea.

CCOO negoziazio mahaira itzuli da

CCOO sindikatuak ordu erdiz negoziazio mahaia utzi du, baina ondoren itzuli egin da.

Antza denez, patronalak langileen ordainsariekin funts bat sortzea proposatu du, Madrilgo Udalak ordainketak egiten ez dituenerako. "Hori lotsagarria da. 1.500 familiaz ari gara hizketan eta ez dugu onartuko guri ilea hartzea, atzo bost urtez soldata izoztea eta aldi baterako lan erregulazioko txostena ezartzea proposatu ondoren. Nahikoa da, bukatu da", adierazi du CCOO sindikatuko Jesus Belvis ordezkariak.

Patronalaren proposamena baztertu dute sindikatuek

Garbiketa zerbitzuaz arduratzen diren enpresetako sindikatuek kaleratzerik ez egiteko patronalak egindako lehen proposamena baztertu dute. Enpresek soldata jaistea eta denboraldi baterako lan erregulazioko txostena onartzea proposatu diete langileei, 1.100 kaleratze ekiditearen truke.

Roberto Tornavillas UGT-FES sindikatuko idazkari orokorrak azaldu duenez, proposamena onartuz gero lan berdina eginda % 40 gutxiago irabaziko dute langileek.

Langile guztiei eragingo dien lan erregulazioko txostena ezartzea proposatu diete. Lau urteko iraupena izango luke eta langile bakoitzak 45 egun egingo lituzke lan erregulazioko txostenean, urtean.

Patronalaren atzo adostutako hainbat puntu atzera botatzea proposatzen du, hala nola, plusak kentzea, antzinatasuna izoztea, eta ordainsariak kentzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea