Gizartea -

EHU

LOMCEren kontrako lanuztea babestu du Ikasle Kontseiluak

Geldialdia azaroaren 20an egingo da 'Wert Legea'ren eta beka sistemaren kontra protesta egiteko.

Wert Hezkuntza ministroa, artxibozko argazki batean. EFE
Wert Hezkuntza ministroa
Wert Hezkuntza ministroa, artxibozko argazki batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikasle Kontseiluak datorren ostegunerako, azaroaren 20rako, Espainiako Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE gaztelaniaz) aurka deitutako geldialdi akademikoak babes argia jaso zuen azaroaren 14an egindako ezohiko bileran, aho batez onartu baitzen.

Ikasle Kontseilutik jakinarazi dutenez, deialdi honen helburua beken egoera azaldu, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Komunikazio eza salatu eta asteazken honetan Senatuan onartuko den Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoari erantzutea da.

Ikasleen ordezkaritzak azaldu duenez, "geldialdi akademiko honek aurrera egin dezan, campus bakoitzak (Kontseiluak) onartu behar du, eta, ondorioz, egunean zehar joango gara informatzen aurreakordio honek izango duen eraginkortasunaz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak