Gizartea -

Aldakako bigarren ebakuntza

Gutxienez lau egunez egon beharko du ospitalean Espainiako erregeak

Ezkerreko aldakan behin-betiko protesia jartzeko ebakuntza zuzendu duen Cabanela kirurgilariaren esanetan, udaberrian "laguntzarik" gabe ibiliko da erregea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldakako bigarren ebakuntza egin diote ostegun honetan Juan Carlos Espainiako erregeari, Madrilgo Quiron Hospitalean. Han, ezkerreko aldakan behin-betiko protesia jarri diote.

09:15 aldera heldu da erregea erietxera. "Hotzari aurre egiteko prest zaudete?", esan die ospitaleko atean zain zituen kazetariei.

Bi ordu eta erdi ebakuntza-gelan eman ostean, Miguel Cabanela kirurgialariak azaldu du, "lau eta zazpi egun bitartean" egon beharko dela ospitalean, eta udaberrian "laguntzarik gabe" oinez egiteko gai izango dela. Datozen bi hilabeteotan ezingo du hegaldi luzerik egin.

Lau ebakuntza urtebetean

Urtebetean lau ebakuntza egin dizkiote Erregeari; azkena, irailaren 24an. Orduan, infektatutako protesia kendu zion Cabanelak.

Esan bezala, urtebetean laugarrenez sartu da Erregea ebakuntza-gelara. Gainera, 2010 eta 2012 bitartean, beste bost ebakuntza egin zizkioten: biriketan zuen nodulu bat kentzeko, eskuineko belaunean protesi bat jartzeko, Akiles tendoia hautsi zuelako, aldaketan protesiak jartzeko eta bizkarrezurrean zuen hernia diskalagatik, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea